XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesus, guztion janari

1. Zergatik ospatzen dugu Eukaristia?

Behin baino gehiagotan egingo zenion galdera hau zure buruari.

Garai guztietako kristauek bereari egin dioten galdera da.

Erantzuna Paulo apostoluak ematen digu: Zeren, Jaunarengandik harturik daukat, nik, zuei eman dizuedan hau: Jesus Jaunak, saltzekoa zen gauean, ogia hartu eta, esker-otoitza egin ondoren, zatitu zuela eta esan: Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena.

Egizue hau nire oroigarri.

Berdin egin zuen kalizarekin ere, afal ondoan, esanez: Kaliza hau elkargoa berria da, nire odolaz baietsia; egizue hau, edaten duzuen bakoitzean, nire oroigarri.

Beraz, ogi honetatik jaten eta kaliza honetatik edaten duzuen bakoitzean, Jaunaren heriotzea iragartzen duzue, bera etorri arte.

Horregatik, behar ez bezala ogi honetatik jaten eta Jaunaren kalizatik edaten duena, Jaunaren gorputz-odolek errudun salatuko dute. (1 Kor 11, 23-27).

Ikasgaian zehar Paulok jasotako tradizio honen edukia azaltzen saiatuko gara eta ulertuko dugu: - Jesusen bazkarien esannahia.

- Jesusek bere adiskideekin eginiko azken afaria.

- Erreinuko oturuntza eta.

- kristau Eukaristia.

2. Zer dakigu Jesusen bazkarietaz?

Mahai berean jateak mahaikideek haien bizitzaren zatiren bat elkarbanatzen dutela suposatzen du.

Familian, adiskideen artean, ezagunen artean... jaten.

ARIKETAK

Taldeka: Jesusen bazkariak.

A taldea: Lehen testua (Mt 9,10-13).

- Nortzu dira mahaikideak?.

- Zergatik ez daude ados batzu?.

- Zein da Jesusen erantzuna?.

- Zergatik aukeratzen du giro hau Erreinuaz hitzegiteko?.

B taldea: 2. testua (Lk 19,1-10).

- Nortzu dira protagonistak?.

- Zein da Zakeoren jarrera?.

- Zergatik egiten du marmar jendeak?.

- Zer adierazten digu Jesusek etxe horretan sartuz?.

D taldea: 3. testua (Lk 14,1-14).

- Norekin jaten du Jesusek?.

- Nortzu dira zelatariak eta zergatik?.

- Zer egiten du Jesusek bazkari bitartean?.

- Zergatik kondatzen du parabola?.

Hiztegia: Oroimena, oturuntza, gonbitea.